NORTASUNA SAREAN jardunaldiko antolatzaileei ELKARRIZKETA

Negozioek argi dute sarean egon behar dutela, baina nola?

Zalantza horiek erantzuteko asmoz, NORTASUNA SAREAN izeneko jardunaldia antolatu zuten Tapuntuko kideek. Ilusio handiz ekin diote urte hasierari proiektu berri honekin.

NORTASUNA SAREAN

Argazkiak: Idoia Telleria

Ainhoa Iribar, Arkaitz Sukuntza eta Mikel Olaiz dira proiektu honen atzean dauden gazteak. Jardunaldia antolatzeko lan gogorra egin dute. Lortutako emaitza positiboa ikusirik ahaleginak merezi izan duela argi dago.  Oso pozik daude emaitzarekin, baita ibilbidean ikasitako gutiarekin ere. Esperientzia oso garrantzitsua izango da hurrengo urtera begira indarrak ateratzeko bidean.

Jardunaldira joateko aukerarik izan ez nuenez, antolatzaileekin harremanetan jarri eta ekitaldiko nondik norakoei buruz hitz egiteko aukera izan dut.

Hizlariek eman zituzten aholku edo gako nagusienak ezagutu nahi dituzu?

 

Irakurri adi NORTASUNA SAREAN jardunaldiko antolatzaileek eskaini diguten elkarrizketa.

Nola sortu zen jardunaldia sortzeko ideia? 

Jardunaldia antolatzeko hainbat arrazoi izan ditugu. Lehenik eta behin, TaPuntu kooperatibaren helburu nagusiena, sarean egotearen abentura zail horretan, enpresa txiki nahiz ertainen bidelagun izatea denez, gure inguruko enpresentzat baliagarria izango zen zerbait egin nahi genuela argi genuen.

Bestetik, kooperatiba garela oso barneratuta dugunez, gure inguruko gizartearentzat positiboa izango zen zerbait antolatu nahi genuen. Bukatzeko, taldeko hiruak oso dinamikoak eta etengabean gauza berritzaileak bilatzen gabiltzan horietakoak garenez, jardunaldiaren ideia bururatu eta aipatu ditugun helburu guztiak lortzeko baliagarria zen formatua zuela konturatu ginenez, proiektuarekin aurrera egitea erabaki genuen.

NORTASUNA SAREAN

Zein da topaketaren helburu nagusia? Zer lortu nahi zenuten ekimenarekin?

Badakigu gaur egun enpresa askok sarean egotea ezinbestekotzat jotzen dutela baina aldi berean, nola galderari erantzun ematea zaila egiten zaiela. Hori dela eta, gure ekintzarekin bilatzen genuen helburu nagusiena, gerturatu ziren negozio arduradun zein pertsonen zalantzak argitzeaz gain, hauek negozio gisa sarean presentzia egokia izateko zein gauza izan behar dituzten kontutan azaltzea zen. Gako nagusi batzuk azaldu genituen gainetik, disziplina ezberdineko aditu ezberdinen iritzi eta testigantza aberasgarrien kutsu batzuk helarazi nahiean.

NORTASUNA SAREAN

Nolako parte-hartzea izan duzue?

Izen eman duten pertsona kopuruari dagokionez, egia esan, lehen edizio bat izatean zaila egin zitzaigun zenbat izen emate izango genituen aurreikustea. Aurrekaririk ez genuenez, hasierako bilera batean finkatu genuen lehen helburuetariko bat, jardunaldia aurrera eramango zen gela betetzen saiatzea izan zen, 50 pertsonetzako aforoa zuena. Hori lortzea zaila egingo zitzaigula uste genuen arren, gure esku zeuden baliabide guztiak erabili eta online zein offline promozio lan ugari egin genituen hori lortzeko. Zorionez, gela betetzea lortu genuen.

Profilari dagokionez, orokorrean enpresa txiki nahiz ertainen arduradunak gerturatu ziren jardunaldira. Horrez gain, hainbat izen emate esanguratsu egon ziren, oraindik enpresa martxan izan ez arren, hau abian jartzeko intentzio hurbila zuten pertsonak.

Sare sozialei dagokionez, jardunaldian bertan eta ondoren erabiltzaile ezberdinen interakzio ugari izan genuela konturatu ginen, gaiak gure komunitatean interesa piztu izan zuelaren seinale.

Horrelako ekimen bat antolatzen zenuten lehen aldia da? Zer ikasi duzue esperientzia honetatik? 

Antolaketa prozesu guztian zehar, ikasi dugun gauzarik aberasgarriena, aldaketei egokitzea izan da. Nahiz eta hasieratik eskema orokor bat finkatu, azkenean beharretara eta azken orduko beharretara egokitzea beharrezkoa dela ikasi dugu.

Komunikazioari dagokionez, argi genuen hasieratik jardunaldiak bere izakera propioa behar zuela. Hori dela eta, izena pentsatu bezain pronto marka sortu genuen, logotipotik hasita.

nortasuna sarean

Nortasunak anitzak direnez, esan daiteke nortasun ezberdin hauek osatzen dutela gure gizartea eta baita jardunaldia bera ere. Honen islada, logotipo koloretsua osatu genuen. Urtero ospatuko den ekitaldia izanik, edizio bakoitzeko urtea nabarmendu nahi izan genuen, era berean.

TaPuntuko lan-taldearen iritziz, sarean dugun presentzian web-orriak oinarrizko tresna izan behar du. Alegia, informazio esanguratsuena bertan jaso behar da, sare sozialekin fluxua bi norabideetan bultzatuz. Hori dela eta, nortasunasarean.eus web-orria sortu genuen, jardunaldi bakoitzeko informazioa eskaini, izen-emateak jaso eta gerturatu ezin izan zutenei informazio osoa laburbiltzeko asmoz.

NORTASUNA SAREAN

Nola ez, sarearen abantailak azpimarratzeko asmoz jaiotako proiektua izanik, sare sozialetan profil propioak sortu genituen eta jardunaldiaren inguruko informazio osoa jasotzeko bidea izango zirela argi genuen. Sare sozial hauek ezinbestekoak izan ziren jardunaldiaren zabalkuntzan eta baita ekitaldiaren jarraipena egiteko garaian ere. Facebook eta Twiter kontuak egin genituen hain zuzen ere.

 

Jakina da bideomarketina punta-puntako joera dela. Segundu gutxi batzutan, bideo bakar baten bidez Nortasuna Sarean zer zen azaldu eta izen-emateei bultzada emateko asmoz, bideo bat grabatu eta editatu genuen.

 

Azkenik, ezin ahaztu offline komunikazioa. Jardunaldiaren ezaugarriak zirela eta online komunikazioa nagusiena izango zen arren, saretik at ere emango genuela erabaki eta Nortasuna Sarean-en berri emateko fixa bat sortu genuen. (Kartela)

Hizlariak aukeratzeko ze irizpide erabili zenuten?

Hizlariak aukeratzeko orduan, proiektu edo negozio baten nortasuna sarean isladatzeko orduan hainbat alor kontutan eduki behar direla argi dugunez, alor guzti horiek presente izatea bilatzen saiatu ginen.

Hala ere, irizpideei dagokienez, hizlariak gai guzti horietan adituak izan, profil ezberdinak eduki eta gertukoak izatea nahi genuen bai ala bai.

Landu ziren edukien inguruan, lehen zatian Beterriko Andoni Egiak eta Hernaniko dendak-eko Gorka Goikoetxeak, enpresa txiki eta ertainek gaur egun dituzten abantaila eta aukeren inguruan hitz gin ziguten, erakunde mota horiek, eraldaketa digitalaren ondorioz gaur egun bizi duten errealitate azpimarratuz.

Bigarrenik, Carmen Arrazolak eta Arkaitz Sukuntzak, proiektu bat eskuartean izan eta hau ondo komunikatzearen garrantziaz hitz egin ziguten, horretarako erabili daitezkeen, sareko tresna berritzaileenak aipatuz.

PHOTO 01-40

Bukatzeko, bi kasu praktiko ekarri genituen mahai gainera. Lehenik, Orbea kooperatibako marketing zuzendaria den Ander Olariagak, Orbean eraldaketa digitalaren ondorioz bizitako errealitate azaldu zigun eta prozesu guzti horretan zehar, kooperatiban egindako akatsak zeintzuk izan ziren aipatu zizkigun. Beraren hitzetan, akatsak egin, hauek identifikatu eta hauetatik ikastea baita izan dezakegun eskolarik onena.
Tolosako ZUZEU bigarren eskuko dendaren sortzailea eta arduraduna den Lidia Hernandezek beste ikuspuntu bat eman zigun ordea. Egunero bere sare sozialen bidez, bere jarraitzaileei bere dendaren jardueran berri ematen duenez, era oso gertu batean, hau egoki egiteko zein gako izaten dituen kontutan azaldu zigun.

Zein izan da jardunaldiko ondorio nagusiena?

Ondorio nagusi bat zehaztearren, hizlari guztiek amankomunean zuten aholkuetariko bat aipatzea komenigarria dela iruditzen zaigu.

Sarean arrakasta izateko gako nagusiena, bakoitzaren nortasuna argi eta garbi identifikatu, landu eta hau komunikatzen ikastea dela, argi zuten aditu gehienek.

Hori gabe, gutxi lortu eta emaitzatzat agian kontrako efektua sortu eta irudi txarra emateko arriskua izan dezakegula adierazi ziguten.

NORTASUNA SAREAN

Nola baloratzen duzue topaketa?

Zalantzarik gabe, oso balorazio ona egin dugu. Lehen aldia da horrelako gauza bat sortu eta antolatzen dugula eta lan-taldearentzat erronka bat izan dela argi dugu. Hala ere, gure buruarekin oso kritikoak gara eta horren ondorioz, hurrengo urtera begira, hobetu beharreko hainbat puntu identifikatu eta hauek hausnartzea da gure hurrengo lana.

Hala ere, esfortzu guztiaren ondorioz jasotako emaitza positiboarengatik poz pozik gaudela onartu eta gure buruari baloratzea garrantzitsua dela uste dugu, hurrengo urtera begira indarrak ateratzeko bidean.

Zer esango zeniokete enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, nortasuna sareratzearen garrantzia azaltzeko?

Azkenean gure aurkezpen gutun garrantzitsuena bezala defini dezakegu. Orain arte erakundeak barrura begira zeudenaren sentsazioa dugu eta gaur egun ordea, horrek ez du balio. Erabiltzailea sareetan dago, gauzak nola egiten diren argi ikusi eta erakundeekin interakzioa eskatu eta behar du, honen sinesgarritasuna lortzeko. Beraz, erakundeen esku dago, zer nolako itxura eman nahi duten zehaztu eta hau lortzeko pausuak ematea.

 

Zuen ustez, zeintzuk dira internetera salto egiteko beharrezkoak diren aholku orokorrak? Eta zuek nola laguntzen duzue horretan?

NORTASUNA SAREAN

 

Laburbilduz, lau arlo kontutan edukitzea gomendatzen dugu beti:

1. Proiektuaren informazio garrantzitsu eta esanguratsuena bilduko duen web-orri zentral, antolatu eta erabilerraz bat sortu eta lantzea. Sektoreko gainontzeko enpresen web-orritik ezberdina izatea lortu behar dugu, gure nortasuna egoki islatuz.

2. Gure publikoa egon daitekeen sare sozialetan presentzia izan ( profil bat sortu, maitasunez edukiak sortu, partekatu eta jarraitzaileak lortuz) eta azken finean, sare sozial bakoitzean, helburu zehatz bat jarraituz.

3. Web-orri eta sare sozialen integrazioa landu. Batetik bestera salto egiteko bideak erraztuz eta guztiek koherentzia bat izanik.

4. Azkenik, eta gainontzeko gakoek baino garrantzi gehiago dutela jakinik, batez ere sarean dugun komunitatea ezagutu, zaindu eta hauek eskatzen digutena eskaintzen jakin behar dugu.

Bukatzeko aipatu nahiko genuke, garatu ditugun proiektu guztietan lau arlo hauek zaintzeaz hurbiletik arduratzen garela, gure lanaren kalitatea bermatzeko asmoz.

The following two tabs change content below.
Apasionada de la comunicación digital, marketing y social media. Soy periodista, webmaster y desde hace más de 12 años trabajo en temas relacionados con la comunicación, con experiencia en estrategia, planificación y gestión de páginas web y redes sociales.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para una mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest

Shares

¡Comparte!

Si te ha gustado el artículo, comparte en las redes sociales. ¡GRACIAS!