ELKARRIZKETA

TAPUNTUko kideekin,  sortu berria den kooperatibako Ainhoa Iribar, Arkaitz Sukuntza eta Mikel Olaiz gazteekin hitz egiteko aukera izan dut. Ilusio handiz ekin diote proiektu berri honi. Hiruren gogoa eta profil desberdinak batuz ametsa proiektu bihurtu dute.

Hiru gazte ekintzaile hauek dinamikoak, aktiboak eta positiboak dira eta filosofia hori transmititu nahi dute egiten duten guztian.  Gazte hauek ez dira zain gelditzen, zailtasunak zailtasun, aurrera egiteko gogoa eta indarrarekin ekin diote bide berri honi.

TAPUNTUko kideak

TAPUNTUko kideak

Nola sortu zen proiektua sortzeko asmoa?

Tapuntu guk geuk (tapunturen sortzaileok) gure lanpostuak sortzeko apostua da. Enpresa sortu eta bertan lan egiten dugunok ditugun profilak nahiko bateragarriak direla konturatu eta aurrera egiteko erabakia hartu dugu. Taldekideok genuen lan egoera pertsonalak ere eragin zuzena izan duela argi dugu.

Zer da TAPUNTU? Zein da helburua?

Enpresa txiki nahiz ertainei beraien nortasuna sarera eramateko laguntza eskaintzen duen zerbitzu integral bat da. Bezeroen beharrak ondo identifikatu ondoren, erantzun pertsonalizatu bat eskaintzen du. Sarean egotearen abentura zail horretan enpresen bidelagun izatea da helburu nagusienetako bat edo nagusiena. Negozio askok badakite sarean egotea ezinbestekoa dela gaur egun, baina nola egon behar duten jakitea zaila egiten zaie. Zalantza guzti horiek argitzeko asmoz  sortu da Tapuntu kooperatiba.

 

tapuntu

tapuntu

Izena nondik sortu da?

Sareko txoko guztiek amankomuneko ezaugarri bat zutela konturatu ginen, puntua hain zuzen ere. Horren harira, guk ahalik eta sareko txoko gehienetara heldu nahi genuela amestu eta izen hori sortu genuen. Horrez gain, Tapuntu izena erabaki orduko, konturatu ginen nortasun handiko izena zela, gure bezeroek sarera eraman nahiko duten nortasuna bezalaxe.

 

Zer eskainiko duzue? Beste enpresekiko zein da zuen desberdintasun nabarmena? 

Bost negozio lerro nagusi ezberdindu daitezke:

o E-marketing:

* Web diseinua eta programazioa

* Sare sozialen estrategia

* SEO eta SEM

o E-commerce:

* Online dendak sortu eta mantendu

* Aholkularitza eta formakuntza

o Diseinu grafikoa:

* Logotipoak, irudi korporatiboa

* Afixak, karpetak, txartelak…

o Multimedia:

* Bideoen grabazioa eta edizioa

* Argazkiak ateratzea eta edizioa

o Formazioa:

* E-marketing, e-commerce, diseinu grafikoa, multimedia

* Ofimatika

Besteekiko ikusten dugun ezberdintasun nagusiena, guk eskaintzen ditugun negozio lerro guztiak era integral batean ulertzen ditugula da. Independienteeki aztertu eta landu beharrean, ikuspegi globala izan dezaten saiatzen gara proiektu bat eskuartean dugun bakoitzean. Arlo guztien garrantzia ikusi eta denek koherentzia bat izatea saiatzen gara eta. Eta gainera eskatzen dituzten zerbitzu guztien inguruan formakuntzak eskaintzen ditugu beharrak dituzten enpresentzat. Horrez gain, bezero guztiei formakuntzak eskaintzen dizkiegu autonomia maila bat garatu dezaten. Adibidez, webgune bat garatu ondoren, bezeroarekin bildu eta formakuntza bat jasotzeko aukera eskaintzen diogu, webgune hori etorkizunean eguneratua eramaten ikas dezan.

tapuntu

Zein izango da zuen erabiltzaile zuzena?

Orokorrean, enpresa txiki nahiz ertainak. Formakuntzaren kasuan aldiz, informatika nahiz marketing alorrean ezagutzak lortzeko interesa duen edonor izango litzateke.

Zeintzuk izan dira ibilbidean aurkitu dituzuen zailtasun nabarmenak? 

Forma juridikoa erabakitzeko orduan, infomazio asko biltzen saiatu ondoren, lorturiko informazioa argia ez zela konturatu ginen. Gaian adituak ziren pertsonekin biltzea lortu genuen baina ez genuen erabakia hartzeko pisuzko arrazoirik topatzen. Horrek nahiko lan eman zigula aitortu beharrean gaude. Azkenean, ideia lantzeari eman genion garrantzia eta forma juridikoari dagokionez, gurekin eta gure balioekin gehien zetorren formarekin eman genuen behingoz, kooperatiba hain zuzen ere.

 

Zein proiektu dituzue orain tartean? 

Lasarte Oriako kirol elkarte batekin lanean gabiltza eta ilusio handiz gainera. Gure negozio lerro guztiak uztartzeko aukera eskaintzen digun proiektu honi esker, gure burua ebaluatu eta hobetzeko aukera emango digula ziur gaude eta. Bestalde, hainbat webgune ditugu eskuartean eta aurrekontu eskaerak gutxinaka-gutxinaka sortzen doaz. Beraz, argi dago pozik gaudela izandako harrerarekin, merkatu beharra ondo identifikatu dugunaren seinale. Hala ere, etengabe sortzen eta gure eskaintza berritzen saiatuko garela argi dugu.

 

Etorkizunerako erronkak?

Egonkortasuna lortzea eta horri esker, buruan ditugun ideia eta proiektu interesgarriak errealitate bihurtzea. Lankide guztiak oso dinamikoak izanik, etengabe proiektu berritzaileak lortzen eta bilatzen saiatuko gara beste zenbait erakundeekin elkarlanean arituz. Horrelakoa da Tapunturen nortasuna eta bertako lankideen nortasuna ere.

tapuntu
Zuen esperientzia oso baliagarria izan daiteke proiektu bat martxan jarri nahi dutenentzat…

Zein aholku/gomendio emango zeniokete pausua emateko beldurra duten gazte ekintzaileei?  

Lehenik eta behin argi utzi nahi dugu, ez dugula uste beste batzuei aholkuak emateko puntuan gaudela. Bakoitzaren egoera eta garatu nahieko proiektua ezberdina da eta horren ondorioz beharrak ere aldatu egiten dira batetik bestera. Esan genezakeen gauza bakarra da, buruan daukaten ideia benetan erabilgarria eta beste batzuei laguntzeko aukera eskaintzen duela uste badute, zailtasunak zailtasun, aurrera egiteko, indarrez eta gogoz. Beti ere, hainbat erakunde eta pertsonen iritziak, positiboak zein negatiboak entzunez eta horiei esker beraien proiektua eraldatuz eta indartuz.

[pullquote]Buruan daukaten ideia benetan erabilgarria eta beste batzuei laguntzeko aukera eskaintzen duela uste badute, zailtasunak zailtasun, aurrera egiteko, indarrez eta gogoz.[/pullquote]

The following two tabs change content below.
Apasionada de la comunicación digital, marketing y social media. Soy periodista, webmaster y desde hace más de 12 años trabajo en temas relacionados con la comunicación, con experiencia en estrategia, planificación y gestión de páginas web y redes sociales.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para una mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR

Pin It on Pinterest

Shares

¡Comparte!

Si te ha gustado el artículo, comparte en las redes sociales. ¡GRACIAS!